17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko x. sektoreko lurzati berrantolamenduaren gaineko erabakia onesten duena.

Nafarroako Ubideko X. sektoreko (Murillo el Fruto-Santakara) lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapeneko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 22ko 164/2010 Ebazpenaren bidez, lurzati horren berrantolamenduaren gaineko erabakia hartu duela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2010 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela adierazi zen azaroaren 19ko 2452/2007 Foru Dekretuaren bidez.

Erabaki hori jendaurrean egonen da Murillo el Frutoko eta Santakarako udaletxeetan, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek erabaki horretako agiriak azter ditzakete, honako hauek alegia: jabeen eta horietariko bakoitzari esleitutako finken zerrenda, finka-zortasunen eta bestelako egoera juridikoen zerrenda, ureztatzen ahal den eremuko mugak, deusetan galarazi gabe Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko 1/2002 Foru Legearen 69. artikuluan ureztaketa abian jartzeko eta, horrenbestez, eraldatutako finkak behin betiko finkatzeko deklarazioari buruz xedaturikoa, eta eremua osatzen duten poligonoen planoa.

Erabakiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduko interesdunek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb., 1; 31002-Iruña) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (Alondegi kalea, 1;31002-Iruña) aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 26an.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F1001482