17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 0000111/2009 betearazpena

María Cristina Giaquinta Garcíak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Fabián Ciaurri Larraden aurka epaitegi honetan bideratu den 0000111/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Fabian Ciaurri Larrad enpresaren behin-behineko kaudimengabezia deklaratzen da, betearazpen honen legezko ondorioetarako, María Cristina Giaquinta Garcíari zor dion 3.131,07 euroko printzipalari aurre egiteko, deusetan galarazi gabe hobera egiten badu betearazpen-prozedurari jarraipena ematea.

Argitara bedi ebazpen hau Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialean.

Artxiba bitez jarduketa hauek eta egin bedi horren idatzoharra Erregistro Liburuan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera adieraz bekie haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 0030.1846.42.0005001274 kontuan, 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 4148.0000.64. 0111 09 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa".

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Fabian Ciaurri Larradi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 22an.- Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1001275