17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 0000154/2009 betearazpena

Inna Sychek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Elena Espejo Marinen, Yovani Agular Llanesen eta S.I. Aguilar Llanes Yovani-Espejo Marin Yaseli Elenaren aurka bideratu den 0000154/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean: Xedapen zatia:

Lehenbizikoa.-Inna Sychek eskaturik, Elena Espejo Marinen, Yovani Agular Llanesen eta S.I. Aguilar Llanes Yovani-Espejo Marin Yaseli Elenaren aurkako betearazpena abiarazten da, diru kopuru hau ordain dezaten: 1.574,30 euroko printzipala, gehi 94,46 euro behin-behineko interes gisa, eta 157,43 euro behin-behineko kostuen ordainean, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru horiek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela, 4148.0000.64.0154.09 kontzeptua adierazita (banku-transferentzietarako, 0030 1846 42 0005001274).

Igor bedi ofizioa Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzura, haien datuen arabera betearazpenpeko alderdiak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda eman dezaten.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio errekerimendua zordunari edo haren legezko ordezkariari hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Bigarrena.-Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren datu-basera sartzeko aplikazio informatikotik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da:

1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

2. Ondoko entitate hauetako kontu korronteetan, aurrezki-gordailuetan edo antzekoetan dauden saldo hartzekodunak eta egiten diren diru-sarrerak: Ing Direct Nvren Espainiako sukurtsala (kontuaren titularra Yaseli Elena Espejo Marin betearazpenpekoa da, 17738844W). Enbargatzen dira, orobat, premiamendupekoaren izenean dauden balore higigarri guztiak, baldin eta aipatutako finantza erakundeak haien gordailuzain edo bitarteko gisa aritzen badira, betiere premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Enbargo horiek bermatzeko, eta eraginkorrak izan daitezen, igor bitez behar diren idatzagiriak.

Betearazpenpekoak non diren jakiterik ez dagoenez, jakinaraz bedi ebazpen hau ediktuen bitartez.

Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost eguneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 4148.0000.64. 0154.09 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030.1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Elena Espejo Marini, Yovani Agular Llanesi eta S.I. Aguilar Llanes Yovani-Espejo Marin Yaseli E Lenari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 20an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1001168