17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1152/2009 demanda

Micaela Urseak eskaturik, kontratuaren amaiera dela-eta, Hispano Cearense de Inversiones, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan bideratu den 1152/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Micaela Ursea atzera egintzat jotzen da, kontratuaren amaiera dela-eta Hispano Cearense de Inversiones, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarri duen demandan; demandaren ondorioz egin diren jarduketa hauek artxibatu eginen dira beste tramiterik gabe, eta horren oharra jasoko da erregistro liburu egokian.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.

Eta Hispano Cearense de Inversiones, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 21ean.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1001107