17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio zedula. 89/2009 betearazpena

Juan Carlos Suárezek eskaturik, Vicente Estabolite Goñiren, Explotaciones Hosteleras Elvizuren eta Elena Serrano Cáceresen aurka bideratu den 89/2009 betearazpenean, intzidente-arazo bat ebazteko bilera eginen da 2010eko otsailaren 17an, 11:20an, 15. judizio-aretoan (Justizia Jauregia, San Roke kalea, 4, lehen solairua). Ekitaldi horretan alderdiek beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatu eta frogatu ahal izanen dute.

Honen bidez ekitaldi horretarako zitazioa egiten zaie Vicente Estabolite Goñiri eta Explotaciones Hosteleras Elvizuri, eta agertu ezean ekitaldia haiek gabe eginen dela ohartarazten zaie.

Ekitaldi horretan beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatu eta frogatu ahal izanen dute alderdi betearazleak alegatzen duenari buruz, hots, langilea berriz hartu ez izanari buruz. Erabili nahi dituzten eta ekitaldian gauza daitezkeen froga guztiak eraman beharko dituzte. Berak ager daitezke, edo ordezkari bat bidali, ahalorde askietsia duena eta egitateak zuzenean ezagutzen dituena. Aurkako alderdiaren galderei edota ofiziozkoei erantzun beharko diete, eta bestela egiaztatutzat jo daitezke kalte egiten dieten egitateak. Agertzen ez badira ekitaldia haiek gabe eginen da.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 27an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1001443