17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 104/2009 betearazpena

Joaquin Salas Lópezek eta Pedro Femia Preciadok eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Chester Obras, S.L.ren eta Promotora Etxebide, S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 104/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Promotora Etxebide, S.L. betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa dekretatzen da:

Orkoiengo 1970. finka. Liburukia: 4123. Liburua: 36. Orria: 181.

Orkoiengo 2035. finka. Liburukia: 4152. Liburua: 37. Orria: 108.

Eta Promotora Etxebide, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 21ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1001183