17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telefonista izateko 10 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, abenduaren 19ko 233/2008 Ebazpenaren bidez onetsia (2009ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 12koa).

Gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte María Crespo Obanos, María Pilar Zabalza Cestau, María Desamparados Joyas Arocena, Luis Azqueta Borja, Edurne Serrat Cea, Miren Herrero Larrea, Juan Barreneche Irigoyen, María Nieves Hermoso de Mendoza Eslava, Sergio Oíz Ibarrola eta Carlos Perales Villanueva jaun-andreek, deialdiko epaimahaiak oposizioko lehen ariketan emandako behin betiko emaitzen kontra. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan (Navarrería, 39, lehenengo solairua, Iruña).

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 25ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1001290