158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 758/2010 demanda

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: María Antonia Cruz Vicentek, Mandy Patricia Escobar Guangajek, Diego Humberto Fernández Rojasek, Idoia De Jorge Floresek eta Olga Muru Huartek eskaturik, Pessoa 2004, S.L. enpresaren aurka, prestatze-egintzak eta aurreneurriak direla-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 758/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Aurreko eginbidearen edukia ikusirik, bertan behera uzten da gaur 13:00etan egitekoa zen prestatze-egintza eta beste egun bat ezartzen da: 2011ko urtarrilaren 17an eginen da, 13:00etan. Agiriak ekartzeko errekerimendua eta zitazioa eginen zaizkio enpresa ez eskatzaileari, hots, Pessoa 2004, S.L.ri, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez, eta bertan argitaratuko dira, halaber, Lan Prozedurari buruzko Legearen 94.2 artikuluko ohartarazpenak, enpresa ez eskatzailearentzat.

Prestatze-egintza hau egin dadila agintzen da: Pessoa 2004, S.L. enpresak María Antonia Cruz Vicenteren, Mandy Patricia Escobar Guangajeren, Diego Humberto Fernández Rojasen, Idoia De Jorge Floresen eta Olga Muru Huarteren 2010. urte osoko nominak ekar ditzala.

Lan Prozedurari buruzko Legearen 94.2 artikulua: "Alderdienak diren agiriak prozesura ekarri beharko dira, kontrako alderdiak frogabidetzat proposatu baditu eta epaile edo auzitegiak froga onartu badu. Arrazoi justifikaturik gabe agiriok aurkeztu ezean, frogatutzat jo ahal izango dira hitzartutako frogari kontrako alderdiak egindako alegazioak."

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).

Hori erabaki eta sinatu du izenpetzen duen idazkariak. Fede ematen dut.

Eta Pessoa 2004, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko abenduaren 15ean.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1020647