158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 1647/2010 betearazpena

Aránzazu Chocarro Ucarrek, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxeak eskaturik, hipoteka dela-eta, Luis María Zaratiegui Itoizen eta María Carmen Almagro Borregoren aurka epaitegi honetan bideratu den 1647/2010 betearazpen-prozesuan, erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

Etxebizitza, Ezkaba kaleko 40an, hirugarren solairuko C aldean. Laurogeita zazpi metro eta hirurogeita bost dezimetro karratuko azalera eraikia du. Mugak: aurrean eskailera-kaxa eta D etxebizitza, eskuinean Atarrabiako etorbidea, ezkerrean B etxebizitza, atzean Ezkaba kalea.

Finka hori gaur egun Iruñeko Ezkaba kaleko 40 zenbakidun etxeko 3. solairuan dagoen C letrako etxebizitza gisa seinalatua dago.

Hipotekaren berritze eta handitzea Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatu zen: 718. liburukia, 347. liburua, 146. orria, 1.671. finka, 16. inskripzioa.

Tasazio balioa: ehun eta hamaika mila euro.

Enkantea otsailaren 3an eginen da, 10:30ean.

Enkantearen baldintzak.

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 2757 0000 05 164710 zenbakiko kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 6652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Betearazpenpeko alderdiaren helbidea jakiterik ez badago, ediktu hau legezko jakinarazpena egiteko balioko du.

Iruñean, 2010eko abenduaren 15ean.-Idazkaria, Aránzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1021125