158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Iberdrola Renovables, S.A.

IFZ: A 83028035.

Helbidea: Vía de los Poblados, 3, Cristalia multzoa, 9. eraikina - 28033 Madril.

Ibaiaren izena: Infernuko Erreka (Errobiren arroa).

Udalerria eta probintzia: Luzaide (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iberdrola Renovables enpresak baimena eskatu du hargune bateko burdin sarea eta uhateak berritzeko, dikea eraikita eta Infernuko Erreka desbideratuta, Luzaideko (Nafarroa) udal mugapean.

Jarduketa lekuaren inguruetan belar-sastrakak garbitu eta sarbidea irekiko da errekaraino, dikea eraikitzeko, 3 m garai, 1 m zabal gainaldean eta 10 m luze, 2H/1V maldadun ezpondekin. Handik ubidea garbituko da eta burdin sareak eta uhateak berrituko dira. Obrak egiten diren bitartean erreka desbideratzeko, 1 m-ko diametroko hiru hodi jarriko dira errekaren eskuinaldeko zortasun eremuan, 15 metroko tartean. Ura presa baino beherago isuriko dute.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Luzaideko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), non espedientea ikusgai egonen baita.

Donostian, 2010eko azaroaren 29an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1019784