158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2760/2010 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Giza Baliabideen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 15eko 2437/2010 Ebazpena aldatzen duena; ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Plastikoko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 8ko 317/2007 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kirurgia Plastikoko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 24ko 1484/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2010eko apirilaren 26an emandako epai irmoa oso-osorik betetzeko agindu zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 15eko 2437/2010 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta epaimahaiaren osaera eta oposizioaldiko lehen ariketaren hasiera data adierazi ziren.

Errekusatze intzidentea aurkeztu da ebazpen horren aurka, epaimahaikideen aurka hain zuzen; hortaz, bidezkoa da data hori aldatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 15eko 2437/2010 Ebazpenaren 3. atala aldatzea; ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Plastikoko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.

Honako hau dioen tokian:

"Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2010eko azaroaren 18an, 11:30ean, eginen dela adieraztea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletako Batzar Gelan (Irunlarrea kalea, 39. zk., Iruña)".

Honela behar du:

"Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2011ko urtarrilaren 20an, 11:30ean, eginen dela adieraztea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletako Batzar Gelan (Irunlarrea kalea, 39. zk., Iruña)".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea epaimahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko abenduaren 13an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José M. Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F1020615