158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2008P41

Gabriel Jubera Villegasek, lur azpiko uren aprobetxamendu baten erabiltzailea den aldetik, lur azpiko uren aprobetxamendu baten kontzesioa eskatu du, Etsaingo (Anue, Nafarroa) Urataka alderdian (7. poligonoko 109. lurzatia) dagoen putzu batetik ura hartzeko, 7. poligonoko 125. lurzatian dagoen hegazti haztegia (7.000 ahate) hornitzeko. Urtean 1.016,25 m³-ko bolumena eskatu du.

Aprobetxamendua, funtsean, 150 metroko sakonera eta 0,2 metroko sekzioa dituen putzua da. Ura ateratzeko urpeko ponpa bat erabiliko da (ponpa elektrikoa), 2 zaldi-potentziakoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko azaroaren 2an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1020028