158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-O-1500

Arantza Irañeta Olcozek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Tafallako 3. poligonoko 296. lurzatian, Zidacos ibaiaren ezkerreko bazterrean, 40 m²-ko etxola eraikitzea eta metalezko itxitura jartzea.

Eskatzailea: Arantza Irañeta Olcoz.

Xedea: itxitura jarri eta etxola eraikitzea.

Ur-ibilgua: Zidacos ibaia.

Alderdia: La Recueja.

Udalerria: Tafalla (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko azaroaren 18an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1019953