158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-S-579

Joaquín María Elizalde Urdanozek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Joaquín María Elizalde Urdanoz.

Xedea: Nagizko Jaurerrian dagoen fraide etxeko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udalerria: Ezkabarte (Nafarroa).

Hondakin urak putzu septikoan eta iragazki biologikoan tratatzen dira, urtean 3.650 m³, eta Errekaldeko errekara isurtzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko azaroaren 15ean.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1019952