158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-S-581

Odietako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Odietako Udala.

Xedea: Gendulaingo (Nafarroa) herriko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udalerria: Odieta (Nafarroa).

Gendulaingo hondakin urak isurtzeko baimena eskatu da. Urtean 500 m³ hondakin ur tratatzen dira putzu septikoan, Ultzama ibaira isuri aurretik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen fotokopia, berriz, Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko azaroaren 17an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1019951