158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010A157 scn

Etxarri Aranazko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Etxarri Aranazko Udala.

Ur-ibilgua: San Gregorio erreka.

Hargunearen tokia: Herrilurretako Santa Barbara alderdia.

Hargunearen koordenatuak: UTM (574.952; 4.749.542) 30. atala.

Hargunearen udalerria: Etxarri Aranatz (Nafarroa).

Tokia: 1. poligonoa, 378. lurzatia (A azpilurzatia).

Xedea: abereentzako hornidura.

Gehieneko bolumena urtean: 672 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da herrilurretako Santa Barbara alderdian behien aska batera ura eramatea San Gregorio errekatik, polietilenozko 200 metroko hodia jarrita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko azaroaren 11n.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1019948