158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010A86 scn

Cintruenigoko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Cintruenigoko Udala.

Hargunearen udalerria: Cintruénigo (Nafarroa).

Hargunearen koordenatuak: UTM (599.245; 4.661.008) 30. atala.

Baltsaren kokapena: 1. poligonoa, 1459. lurzatia.

Xedea: beste aprobetxamendu batzuk.

Gehieneko bolumena urtean: 800 m³.

Hona hemen zertan datzan aprobetxamendua: baltsa bat eginen da, gehienez 800 m³-koa, Cintruenigoko herriko euri uren hustubidetik ura jasoko duena. Baltsako ura hiriko jardinerak ureztatzeko, suteen prebentziorako eta euri uren erregistro kutxetak garbitzeko erabiliko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko azaroaren 17an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1019932