158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2011ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2010eko abenduaren 15ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2011ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Idazkaritzan (San Salvador kalea, 11-behea; Tafalla) egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluak xedatutakoari jarraituz.

Erreklamaziorik egon ezean, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Tafallan, 2010eko abenduaren 16an.-Mankomunitateko burua, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L1020689