158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2010eko urriaren 19ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxez etxeko zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa, baita 2011. urterako tasak ere.

Onespenaren erabakia 2010eko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ean. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean jarraian ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

Aldaketa hauek 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra.

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN ALDAKETA

Tarifak.

5A. Tarifak kalkulatzeko kontuan hartuko dira famili unitateko kide guztien urteko diru-sarrerak.

5B. Diru-sarrerak izanen dira lanak, langabeziak, pentsioek, errenta higigarri eta higiezinek sortutakoak.

5C. Eskaera egin aurreko urtean kontzeptu guztien artean izandako dirus-arrerak hamalau hilabete artean banatzen dira.

Emaitza famili unitateko kideen artean zatituko da.

5D. Tasak aplikatzeko oinarria Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren zenbatekoa izanen da.

Horren arabera baremo hau ezarri da:

1.-Diru-sarrerak, 150 euro parekoak edo gutxiagokoak: ordaintzetik libre.

2.-150,01 euro eta L.G.S.eko %60aren artekoak: 1,62 euro orduko

3.-L.G.S.eko %60tik %75era, 1,89 euro/orduko.

4.-L.G.S.eko %75etik %90era, 2,32 euro/orduko.

5.-L.G.S.eko %90etik %105era, 2,61 euro/orduko.

6.-L.G.S.eko %105etik %120ra, 3,69 euro/orduko.

7.-L.G.S.eko %120tik %135era, 4,76 euro/orduko.

8.-L.G.S.eko %135etik %150era, 5,83 euro/orduko.

9.-L.G.S.eko %150etik %165era, 6,92 euro/orduko.

10.-L.G.S.eko %165etik %180era, 7,99 euro/orduko.

11.- L.G.S.eko %180tik aintzinera, 9,06 euro/orduko.

Etxalarren, 2010eko abenduaren 20an.-Lehendakaria, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L1020660