158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, "Herriko jabari publikoan telefonia
mugikorreko zerbitzuak ustiatzen dituzten
enpresen erabilera pribatiboaren edo aprobetxamendu
bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean".
Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2010eko urriaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, "Herriko jabari publikoan telefonia mugikorreko zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen erabilera pribatiboaren edo aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean". Erabaki hori 2010eko urriaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Jendaurreko epean, Redtel (Asociación de Operadores de Telecomunicaciones) enpresak alegazioak aurkeztu zituen. Udalak, 2010eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, alegazio horiek ezetsi zituen eta behin betiko onetsi zuen aipatu ordenantzako aldaketa. Horrenbestez eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan:

"Lehen xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, 4. artikuluko parametroak gaurkotzeari ekinen zaio. Hona hemen:

"Ktb = batez besteko kontsumo telefonikoa, hiriko unitate bakoitzeko, telefonia mugikorraren partaidetzari egotzitako koefizientearen bidez zuzenduta. Haren zenbatekoa 50,00 eurokoa da urtean 2011ko ekitaldirako.

Tk = Udalerrian lehendik instalaturik dauden telefeno finkoen kopurua; 2010ean 15.758 dira.

BK = Udalerrian erroldaturiko biztanleen kopuruaren %95; 2010ean 35.253 = 33.490 dira.

Ksb = batez besteko kontsumo telefonikoa eta zerbitzuena, sakelakotik sakelakorako deietan. 262,97 eurokoa da urtean 2011ko ekitaldirako.

Oinarrizko kuotaren (OK) balioa 134.331,06 eurokoa da 2011. urterako.

-Operadoreen araberako egozpena:

Hauek dira KOren balioa eta operadore bakoitzak ordaindu beharreko kuota 2011rako:

OPERADOREA

KO

URTEKO KUOTA

Telefónica Móviles

%43,60

58.568,34 euro

Vodafone

%30,40

40.836,64 euro

Orange

%20,40

27.403,54 euro

Yoigo

%2,50

3.358,28 euro

Gainerakoak

%3,10

4.164,26 euro

Erabaki/ebazpen/dekretu honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki/ebazpen/dekretu hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki/ebazpen/dekretu hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Tuteran, 2010eko abenduaren 21ean.-Ogasun Alorreko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L1019779