158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, udaltzain lanpostu bat oposizioz betetzeko

Tafallako Udaleko alkate udalburuak, 2010eko abenduaren 1ean, honako ebazpen hau eman zuen:

Tafallako Udalak, 2009ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, bertzeak bertze erabaki zuen Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiari ematea, eraginkortasun arrazoiak direla-eta, Tafallako udaltzain bat oposizio bidez betetzeko hautapen prozedura egiteko ardura, deialdi baturatua onetsita. Aipatu erabakia 2009ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 21ean.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 14an emandako 130/2009 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zen Nafarroako Polizia Kidegoetarako 115 lanpostu oposizio bidez betetzeko eta udaltzain laguntzaile izateko izangaien zerrenda bat prestatzeko. Ebazpena 2009ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 14an.

Alkatetzaren 2010eko apirilaren 30eko ebazpenaren bitartez, aipatu deialdiko oinarriak bete beharrez, Roberto Valencia Barragán Segurtasun Eskolari atxikitako praktiketako funtzionario izendatu zen, 2010eko maiatzaren 3tik aurrerako ondorioekin, egun horretan hasten baitzen Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa.

Deialdiko 9.3 oinarriarekin bat, udaltzain lanpostuaz jabetzeak praktiketako funtzionario izatetik gelditzea dakar.

Barragán jauna 2010eko abenduaren 1ean bere lanpostuaz jabetu denez, ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Indarrik gabe uztea Roberto Valencia Barragánen izendapena praktiketako funtzionario gisa, Tafallako Udaleko udaltzain lanpostuaz jabetu aitzineko egunetik.

Tafallan, 2010eko abenduaren 1ean.-Alkate udalburua, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1020047