158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Izendapena

Tafallako Udalak, 2009ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, bertzeak bertze erabaki zuen Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiari ematea, eraginkortasun arrazoiak direla-eta, Tafallako udaltzain bat oposizio bidez betetzeko hautapen prozedura egiteko ardura, deialdi baturatua onetsita. Aipatu erabakia 2009ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 21ean.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 14an emandako 130/2009 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zen Nafarroako Polizia Kidegoetarako 115 lanpostu oposizio bidez betetzeko eta udaltzain laguntzaile izateko izangaien zerrenda bat prestatzeko. Ebazpena 2009ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 14an.

Alkatetzaren 2010eko azaroaren 29ko ebazpenaren bidez Tafallako udaltzain izendatu zen eranskinean agertzen den laguna, huraxe izan baita probak gainditu eta deialdiko probetan puntuaziorik handienak lortu dituen izangaia, epaimahaiaren idazkiak jaso bezala. Hori guztia, oposizioko proba horien epaimahaiak egindako eskariarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta deialdiko 9. oinarrian ezarriari jarraikiz.

Tafallan, 2010eko azaroaren 30ean.-Alkate udalburua, Cristina Sota Pernaut.

ERANSKINA

Roberto Valencia Barragan

Iragarkiaren kodea: L1020045