158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

1/2010, 2/2010, 3/2010, 4/2010 eta 5/2010 aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2010eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1/2010, 2/2010, 3/2010, 4/2010 eta 5/2010 aldaketak Udalaren 2010eko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Garesen, 2010eko abenduaren 1ean.-Alkatea, Feliciano Vélez Medrano.

Iragarkiaren kodea: L1019977