158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2011ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Orisoaingo Udalak, 2010eko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2011ko ekitaldiko aurrekontuarekin eta hura betearazteko oinarriekin batera, 2011ko ekitaldiko plantilla organikoa, eranskinean agertzen den bezala.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxe honetako iragarki oholean agertuko da, eta hamabortz egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2011ko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Orisoainen, 2010eko abenduaren 2an.-Alkate udalburua, María Victoria Labiano.

ERANSKINA

Orbaibarko administrazio zerbitzuen batasunarekin partekatutako langileak

Lanpostuak:

Funtzionarioa:

Idazkaria (hutsik).

Lan-kontratudunak:

administrari-ofizial 1 (hutsik).

2 administrari laguntzaile (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L1020110