158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2011ko lan egutegia, Orkoiengo Udalaren zerbitzuko langileendako

Orkoiengo Udalak, 2010eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, ondoan osorik ematen erabakia hartu zuen:

Ikusirik 725/2010 ebazpena, ekainaren 11koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2011ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena. Bertaratutako guztiak bat etorriz,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.-Orkoiengo Udalaren eta haren erakunde autonomoaren zerbitzuko langileen 2011ko aste barreneko jai egunen egutegia onestea. Hona hemen:

-Urtarrilaren 1a: Urteberri.

-Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

-Apirilaren 21a: Ortzegun Saindua.

-Apirilaren 22a: Ortziral Saindua.

-Apirilaren 25a: Pazko biharamuna.

-Uztailaren 25a: Santiago eguna.

-Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

-Irailaren 29a: San Migel, Orkoiengo herriko jaia.

-Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

-Azaroaren 1a: Omiasaindu.

-Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

-Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

-Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

-Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Bigarrena.-Orkoiengo Udalaren administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanaldiaren urteko ordu kopurua 1.592 izanen da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

a) Eguneroko lanaldia, astelehenetik ortziralera, Administrazio Zerbitzu Orokorretako langileentzat, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 7:40tik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ra. Jendea egunero hartuko da 9:00etatik 14:00ak arte.

b) Gainerako departamentuek beren egutegia izanen dute, betiere urterako ezarritako gehienekoaren barnean.

Hirugarrena.-Orduen urteko kopuruaren barnean kontuan hartu da irailaren 29a herriko jaia dela eta hiru egun daudela langileen eta Udalaren nahierara banatzeko, eta, langileen ordezkariek eskatuta, abenduaren 5a jai arteko zubia izanen da. Horrek, beraz, egiazko 217 lanegun egiten ditu.

Laugarrena.-Baliogabeak izanen dira, 2011. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, abenduaren 28ko 91/2009 Foru Dektretuan ezarritakoarekin bat egiten dutenak.

Bosgarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Orkoiengo dalaren iragarki oholean ere.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta jakinarazten erabaki honen aurka -ez baita irmoa administrazio bidean- errekurtso hauetako edozein aurkezten ahal dela:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakiaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 116 eta 117. artikuluei jarraikiz. Ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu harik eta espresuki ebatzi arte edo ezarritako berraztertzeko errekurtsoaren ustezko ezespena gertatu arte.

2. Nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz. Errekurtso hau aurkezten bada, ez da administrazioarekiko errekurtsorik aurkezten ahalko, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

3. Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Orkoienen, 2010eko azaroaren 29an.-Alkate udalburua, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1019832