158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OKO

2011ko zerga-tasak

Okoko Herritarren Batzarrak, 2010eko azaroaren 30ean egin bilkuran, kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta portzentajeak onetsi zituen 2011ko ekitaldi ekonomikorako:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: tasa, %0,30.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: tasa, %0,80.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2,5.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko tasa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 176. artikuluari jarraituz.

Karga-tasa hauek 2011ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Onespen erabakiaren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, gaia dela-eta eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Okon, 2010eko abenduaren 2an.-Alkate udalburua, Francisco Javier Bujanda Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1020635