158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2010eko azaroaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Barbataingo 3. poligonoko 8. lurzatiari dagokiona, Juana Garralda Arizcurenek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Getze Galarren, 2010eko abenduaren 2an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L1020044