158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2011ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten
diru-sarreren arauketa. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2010eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2011ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duen diru-sarreren arauketa, zerga-tasak, tasak, prezio publikoak etab. bitartekoak direla.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat (15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen), espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea Udal Idazkaritzan aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat joko dira aipatutako ordenantzak.

Castejónen, 2010eko abenduaren 1ean.-Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L1019886