158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Ordenantza fiskala, ingurumen-babesaren eraginpean dauden jarduerendako eta ingurumen-babesaren eraginpean ez dauden jarduerendako baimenak emateko tasak arautzen dituena (lehen aldiz erabiltzeko edo erabilera aldatzeko lizentzia).
Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2010eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ingurumen-babesaren eraginpean dauden jarduerendako eta ingurumen-babesaren eraginpean ez dauden jarduerendako (lehen aldiz erabiltzeko edo erabilera aldatzeko lizentzia) baimenak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2010eko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 22an, baita Barañaingo Udalaren iragarki oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, ordenantza behin betikoz onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da aipatu agindua betez, eta ohartarazten ezen honako erabaki honen aurka -xedapen administratiboa baita- ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari zuzenean aurkeztuta, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1.998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2010eko abenduaren 16an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

ERANSKINA

ORDENANTZA FISKALA, INGURUMEN-BABESAREN ERAGINPEAN DAUDEN JARDUERENDAKO ETA INGURUMEN-BABESAREN ERAGINPEAN EZ DAUDEN JARDUERENDAKO BAIMENAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA (LEHEN ALDIZ ERABILTZEKO EDO ERABILERA ALDATZEKO LIZENTZIA)

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea da Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera jarduera sailkatuetarako udal lizentzia behar duten jarduerak eta instalazioak, bai eta udal lizentziarik behar ez baina lehen aldiz erabiltzeko edo erabilera aldatzeko Udalaren hirigintzako lizentzia behar duten jarduerak ezarri, ustiatu, lekuz aldatu, funtsez aldatu, berriz ireki eta abian jartzeko. Zehazki:

a) Jarduera lizentzia.

b) Irekitzeko lizentzia.

c) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

d) Jarduera sailkatuaren titulartasuna aldatzea.

e) Instalazio eta lokalak berriz irekitzeko baimena.

f) Jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik behar ez duten jardueren lehen aldiz erabiltzeko edo erabilera aldatzeko lizentzia.

g) Jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik behar ez duten jardueren lehen aldiz erabiltzeko lizentzia eskuz aldatzea.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Lizentzia eskatzen denean edo zergapeko egintza osatzen duen udal jarduera egiten denean sorraraziko da tasa.

4. artikulua. Zergapeko egintza osatzen duen udal jarduera egiten bada lizentziarik eskatu edo eskuratu gabe (eskatu den kasuan) tasa sortuko da establezimenduak lizentzia jasotzeko behar diren baldintzak biltzen dituen edo ez zehaztuko duen udal jarduera benetan abiarazten denean; horrez gain prozedura administratiboa abiaraziko da jarduera baimengarria den edo, kontrara, baimengarria ez bada jarduera gelditzea ebazteko.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berraztertzen edo eskualdatzen bada.

Tarifak

6. artikulua. Ordenantza honen eranskinean jaso dira aplikatuko diren tarifak.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. 2. artikuluan zehaztutako lizentziak erdiesteko interesa duten pertsonek behar den eskabidea aurkeztuko dute Udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta horren kokapena zehazten dituztela, aplikatzekoa den legedian eta dagozkion udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

8. artikulua. Udalak dagokion lizentziaren baimena ematen ez duen bitartean, interesdunek zilegi izanen dute espresuki atzera egitea eta kasu horretan tasa izanen da lizentzia eman balitz ordaindu beharko zatekeenaren %50. Lizentzia ukatzen bada, tasa portzentaje berean murriztuko da.

9. artikulua. Lizentzia iraungiz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute, eta dagokion tasa ordaindu.

Arau-hausteak eta zehapenak

10. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, haren testu osoa behin betiko onetsita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.

Xedapen indargabetzailea

Bakarra.-Ordenantza honek indarrik gabe uzten ditu "Establezimenduak ireki eta eskualdatzeko lizentziak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala" eta "Ingurumenaren babesaren arloan baimenak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala".

Tarifen eranskina

I. epigrafea.-Jarduerarako lizentzia eta haren berrikustea:

-Establezimendu edo instalazioak, 75 m² arte: 600,00 euro.

-75 m²-tik 100 m²-ra bitarte: 750,00 euro.

-100 m²-tik 250 m²-ra bitarte: 1.000,00 euro.

-250 m²-tik 500 m²-ra bitarte: 1.200,00 euro.

-500 m²-tik 1.000 m²-ra bitarte: 1.500,00 euro.

-1.000 m² baino gehiago: 1.900,00 euro.

II. epigrafea.-Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa eta Jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik behar ez duten jardueren lehen aldiz erabiltzeko edo erabilera aldatzeko lizentziak:

-Establezimendu edo instalazioak, 75 m² arte: 550,00 euro.

-75 m²-tik 100 m²-ra bitarte: 650,00 euro.

-100 m²-tik 250 m²-ra bitarte: 750,00 euro.

-250 m²-tik 500 m²-ra bitarte: 850,00 euro.

-500 m²-tik 1.000 m²-ra bitarte: 1.000,00 euro.

-1.000 m² baino gehiago: 1.200,00 euro.

III. epigrafea.-Jarduera sailkatuaren titulartasuna aldatzea eta Jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik behar ez duten jardueren lehen aldiz erabiltzeko lizentzien eskualdaketa:

-Establezimendu edo instalazioak, 75 m² arte: 300,00 euro.

-75 m²-tik 100 m²-ra bitarte: 375,00 euro.

-100 m²-tik 250 m²-ra bitarte: 500,00 euro.

-250 m²-tik 500 m²-ra bitarte: 600,00 euro.

-500 m²-tik 1.000 m²-ra bitarte: 750,00 euro.

-1.000 m² baino gehiago: 950,00 euro.

IV. epigrafea.-Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, egiaztatu behar izaten diren obrak egin ondotik:

-Ingurumen babesaren eraginpean dauden jarduerak egiten diren lokalak: 475,00 euro.

-Ingurumen babesaren eraginpean ez dauden jarduerak egiten diren lokalak: 475,00 euro.

V. epigrafea.-Lizentzia berriz definitzea:

-Lizentziaren definizio berri bakoitzagatik, jarduera izenaren eta funtzionamenduaren araubidearen aldetik ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko: 550,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1020685