2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
Egiturazko aldaketa sektorizatu gabeko A
lurzoru urbanizagarrian. Hasierako onespena
Arantzako Udalak, 2010eko abenduaren 1ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea egiturazko aldaketa Arantzako Arau Subsidiarioetako sektorizatu gabeko A lurzoru urbanizagarrian.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Arantzan, 2010eko abenduaren 2an.-Alkatea, Ainara Maia Almandoz.
Iragarkiaren kodea: L1020108