158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

772/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 17koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Aldizkari Ofiziala zer egunetan argitaratuko den zehazten duena.

Nafarroako Aldizkari Ofiziala arautzen duen uztailaren 2ko 58/2009 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrak ezartzen duenez, ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari, foru dekretu hori garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan. Dekretua 2009ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 4an.

Aipatutako foru dekretuaren 3. artikulua Nafarroako Aldizkari Ofizialaren maiztasunari buruzkoa da, eta bertan adierazten denez, maiztasun hori Lehendakaritza arloan eskumena duen departamentuak erabakiko du, astean gutxienez hiru ale arrunt argitaratuko direla kontuan hartuta.

Arrazoi ugari dira asteko aldizkari arrunten ale kopurua aldatzeko, hala nola argitaratu beharreko agiri bolumenaren hazkunde handia, Nafarroako Aldizkari Ofiziala bertsio elektronikora mugatzearen ondorioz paper inprimatuaren eta edizio eta banaketa frankeoaren desagertzea, bai eta aldizkari ofiziala egiteko hobekuntza teknikoak eta astean bost ale argitaratzeko ohitura duten probintzia eta autonomia erkidegoetako beste aldizkari ofizialekiko antzekotasuna ere.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofiziala asteko egun guztietan argitaratzea, 2011ko urtarrilaren batetik aurrera, larunbatetan eta Nafarroako Foru Komunitatean baliogabetzat jotakoetan izan ezik.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko abenduaren 17an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1020771