158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

677/2010 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, baimena ematen duena diru-laguntzak ordaintzeko curriculum egokituko kanpo unitateetan eskolatze partekatuaren modalitateko ikasle adingabeak hartzen dituzten ikastetxeei. Diru-laguntza horiek 2010erako finkatutako modulu ekonomikoaren %15 egiten dute.

Ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautu zen, eta otsailaren 13ko 47/2009 Ebazpenaren bidez, etapako helburu nagusiak lortzeko moduko hezkuntza-neurri bereziak behar dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako Curriculum Egokituko Programaren antolamendua eta prozedura arautzen duten jarraibideak onetsi ziren.

2010. urteko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 16/2009 Foru Legeak badu "Haur eskolatugabeak hartzen dituzten ikastetxeak: Ilundaingo baserri-eskola, Etxabakoitz lantegi-eskola" izeneko kontu-saila.

2010eko maiatzaren 3an, lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten Hezkuntza Departamentuak eta "Ilundain-Haritz Berri" fundazioak curriculum egokituko programetan, Behaketa eta Abegi Zentroan eta Neurri Judizialak Betetzeko Zentroan dauden adingabeentzako hezkuntza neurriak antolatzeko. Hitzarmen horrek Lehen Hezkuntzako maisu-maistren kategoria duten prestatzaileen lanaldi bat eta erdiko zuzkidura hartzen du kontuan.

Martxoaren 17ko 138/2010 Ebazpenaren bidez, diru-laguntzaren 2010eko modulu ekonomikoa finkatu zen, eta 2010eko urtarriletik abuztura bitarteko diru-laguntzak eman zitzaizkien 2009-2010 ikasturtean curriculum egokituko kanpoko programak baimenduta dituzten zentroei; bestetik, uztailaren 5eko 355/2010 Ebazpenaren bidez, Lehen Hezkuntzako maisu-maistren kategoriako prestatzaileen modulua finkatu zen, Behaketa eta Abegi Zentroko eta Neurri Judizialak Betetzeko Zentroko ikasleentzako arreta osatzeko.

Ebazpenaren 5. puntuan zehazten dira diru-laguntza hartzen duen entitate titularrak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari aurkeztu beharko dizkion agiriak, 2010eko urriaren 15a baino lehen, moduluaren %15 hartuko badu.

Agiriak aurkezteko epea bukaturik, zentroek behar diren agiriak aurkeztu dituzte, aurkibidea, gastuen zerrenda eta fakturen fotokopiak barne.

Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu modulu ekonomikoaren %15 egiten duen diru-laguntza ordain dadila.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ondotik aipatzen diren irabazi-asmorik gabeko entitateei 167.652,52 euro, martxoaren 17ko 138/2010 Ebazpenaren bidez baimendutako zenbatekoei dagozkienak, ordain diezaietela agintzea. Diru kopuru hori 2009-2010 ikasturteko diru-laguntzak osatzeko izanen da (diru-laguntzen %15).

IFZ

ZENTROA

UNIT.

ORDAINKETA

G31725484

HARITZ BERRI baserri-eskola

(kontabilitateko espedientea, 40000528)

 3

40.680,08

G31725484

HARITZ BERRI baserri-eskola

(kontabilitateko espedientea, 40002466)

1,5

18.492,23

G31780562

ETXABAKOITZ lantegi-eskolaren Fund.

(kontabilitateko espedientea, 40001481)

 2

27.120,05

R3100108D

PUENTE ikastetxea

(kontabilitateko espedientea, 40001481)

 2

27.120,05

G31729114

"La RIBERA"

(kontabilitateko espedientea, 40001481)

 2

27.120,05

G31279961

LANTXOTEGI lantegi-eskola

(kontabilitateko espedientea, 40001481)

 1

13.560,03

G71005235

EL CASTILLO lantegi-eskola

(kontabilitateko espedientea, 40001481)

 1

13.560,03

GUZTIRA

167.652,52

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordain-aginduak emateko, guztira 167.652,52 euro, 2010eko ekitaldirako gastuen aurrekontuko "Haur eskolatugabeak hartzen dituzten ikastetxeak: Ilundaingo baserri-eskola, Etxabakoitz lantegi-eskola" izeneko 410003-41140-4811-322D02 kontu-sailaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea entitate interesdunei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Antolamendu eta Berriztapen Zerbitzuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko azaroaren 16an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F1019469