158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

539/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 16koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 19an emandako 76/2010 Foru Agindua aldatzen duena. Hartan, mahastietan nekazaritzako ingurumen neurriak aplikatzeko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zen.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 19ko 76/2010 Foru Aginduaren bidez, mahastietan nekazaritzako ingurumen neurriak aplikatzeko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zen.

Batzordearen eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko informazio osagarrien epea bukaturik, aipatu laguntza neurriari eragozpenik ez jartzea erabaki zuen Batzordeak, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunarekin bateragarritzat jotzen duelako eta, horretarako, 2010eko uztailaren 6ko SG-Greffe Erabakia (2010) D 10117 erantsi zuen.

Azaldutakoari jarraituz, bidezko da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 19ko 76/2010 Aginduari buruz beharrezkoak diren zehaztapenak eranstea, haren bidez baimena eman baitzitzaion Nafarroako Foru Komunitateari neurri horri dagokion uztailaren 5eko 79/2010 C(2010) 4579 Estatuaren laguntzarako.

Hortaz, bidezko da 10. artikulua aldatzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 19ko 76/2010 Foru Aginduan, mahastietan nekazaritzako ingurumen neurriak aplikatzeko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duen horretan, 2. puntua gehituta.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 19an emandako 76/2010 Foru Aginduko aldaketa.

Ondotik zehazten den moduan aldatu egiten da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 19ko 76/2010 Foru Agindua, mahastietan nekazaritzako ingurumen neurriak aplikatzeko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duena:

1. 10. artikuluko lerroaldea haren 1. puntua izanen da.

2. 2. puntua eransten zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 19ko 76/2010 Foru Aginduaren eranskineko 10. artikuluari; honela dio:

"2. Nekazaritza Zerbitzuak ongarrien, gai fitosanitarioen edo bestelako sargaien erabilera mugatzeko konpromisoak kontrolatuko ditu ustiatze koadernoaren bitartez eta, zein den kasua, laginak alorretan hartuta."

Xedapen gehigarri bakarra.-Aplikazioaren iraunaldia.

Aldaketa hau 2010ean aurkeztuta dauden laguntza eskaerei ere aplikatuko zaie, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 19ko 76/2010 Foru Aginduaren babesean.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko abenduaren 16an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F1020707