158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

538/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 16koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 9an emandako 50/2009 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, estepa eremuetako nekazaritza-ingurumen arloko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zen.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 9ko 50/2009 Foru Aginduaren bidez, estepa eremuetako nekazaritza-ingurumen arloko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zen.

Neurriaren aplikazioa eragingarriagoa izan dadin eta kudeatzaileari eta onuradunari segurtasun juridiko handiagoa emateko, proposatzen da onuradunei eman beharreko laguntzaren zenbatekoaren gainean izan litekeen interpretazio bikoitza saihestea, otsailaren 9ko 50/2009 Foru Aginduaren eranskineko bosgarren arauaren 2. eta 4. ataletako b) letrak aldatuz. Foru agindu horren bidez, estepa eremuetako nekazaritza-ingurumen arloko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Estepa eremuetako nekazaritza-ingurumen arloko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zuen otsailaren 9ko 50/2009 Foru Aginduaren aldaketa.

Estepa eremuetako nekazaritza-ingurumen arloko laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzeko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 9an emandako 50/2009 Foru Aginduaren eranskina aldatzen da, honela:

1. Eranskineko bosgarren arauaren 2. atalaren b) letra aldatzen da, honela idatzita uzteko:

"b) 100 hektareatik gora 200 hektarea bitarte, azkeneko hori barne, primaren %60."

2. Eranskineko bosgarren arauaren 4. atalaren b) letra aldatzen da, honela idatzita uzteko:

"b) 300 hektareatik gora 600 hektarea bitarte, azkeneko hori barne, primaren %60."

Xedapen gehigarri bakarra.-Aplikazioaren iraunaldia.

Aldaketa hau Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 9ko 50/2009 Foru Aginduaren babesean 2010. urtean aurkezten diren laguntza eskaerei ere aplikatuko zaie.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko abenduaren 16an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F1020691