158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

248/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, 2010eko laguntzak eta diru-laguntzak emateko deialdiak onesten dituzten zenbait foru agindu aldatzen dituena, dagozkien gastu justifikazioak aurkezteko muga egunari dagokionez.

2010ean, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak zenbait laguntza deialdi onetsi ditu; laguntzok elementu komun hau dute, besteak beste: diru-laguntza ordain dadila eskatzeko eta dagozkion gastu justifikazioak aurkezteko muga eguna 2010eko abenduaren 15a izatea.

2010eko azaroaren 23an, Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiko Protokolo Zerbitzuak txostena igorri zuen, eta bertan adierazi, deialdi horietan gastua justifikatzeko agiriak aurkeztu eta emandako diru-laguntza ordaintzeko eskatzeko muga eguna goizegi izan daitekeela eta, hortaz, proposatzen du epe hori 2011ko urtarrilaren 11ra arte luzatzea.

Horrenbestez, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren egitura organikoa onesten duen Nafarroako Gobernuaren 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluaren eta irailaren 3ko 120/2007 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2010. urteko laguntzen eta diru-laguntzen deialdiak onesten dituzten foru aginduak, foru agindu honen I. eranskinean ageri direnak, aldatzea, "abenduaren 15a baino lehen" esaldia, deialdi horietan dagozkion gastu justifikazioak aurkezteko muga eguntzat finkatutakoa, "2011ko urtarrilaren 11 arte" esaldiarekin ordezteko.

2. Foru agindu hau igortzea laguntzen eta diru-laguntzen deialdi horietan onuradun izan diren pertsona fisiko edo juridiko guztiei, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Ogasun Departamentuak Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuan duen Kontu-hartzailetza delegatuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Atarian argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2.a) artikuluak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 144. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren gainean ezarritakoari jarraikiz.

Iruñean, 2010eko abenduaren 15ean.-Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalán Higueras.

ERANSKINA

-4/2010 FORU AGINDUA, urtarrilaren 15ekoa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, Espainiako beste lurralde batzuetan dauden nafar txoko, biltoki eta etxeei eta horien federazioei laguntzak emateko 2010eko deialdia onesten duena (2010eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 29koan, argitaratua). Agindu horren 12.2 oinarriko lehenengo lerroaldean dagozkion gastu justifikazioak aurkezteko muga eguna jasotzen da.

-5/2010 FORU AGINDUA, urtarrilaren 15ekoa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, Espainiatik kanpo dauden nafar biltoki eta elkarteei eta horien federazioei laguntzak emateko 2010eko deialdia onesten duena (2010eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 29koan, argitaratua). Agindu horren 12.2 oinarriko lehenengo lerroaldean dagozkion gastu justifikazioak aurkezteko muga eguna jasotzen da.

-6/2010 FORU AGINDUA, urtarrilaren 15ekoa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, Espainiako beste autonomioa erkidego batzuek Nafarroan dituzten etxe eta elkarteei eta horien federazioei laguntzak emateko 2010eko deialdia onesten duena (2010eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 29koan, argitaratua). Agindu horren 12.2 oinarriko lehenengo lerroaldean dagozkion gastu justifikazioak aurkezteko muga eguna jasotzen da.

-7/2010 FORU AGINDUA, urtarrilaren 15ekoa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, Nafarroan egoitza duten herrialdeetako elkarteei laguntzak emateko 2010eko deialdia onesten duena (2010eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 29koan, argitaratua). Agindu horren 12.2 oinarriko lehenengo lerroaldean dagozkion gastu justifikazioak aurkezteko muga eguna jasotzen da.

-15/2010 FORU AGINDUA, otsailaren 4koa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, Europar Batasunetik kanpo bizi diren emigratzaile nafarren eta haien familiakoen behin betiko itzulera edo aldi baterako etorrera, Nafarroako Foru Komunitatera, errazteko 2010. urteko laguntzen deialdia onesten duena (2010eko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 19koan, argitaratua). Agindu horren 14. oinarriko lehenengo lerroaldean dagozkion gastu justifikazioak aurkezteko muga eguna jasotzen da.

-140/2010 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, Argentinako eta Txileko Nafar Etxeen bitartez laguntza humanitarioko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdia onesten duena (2010eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 14koan, argitaratua). Agindu horren 12.2.1 oinarriko bigarren lerroaldean dagozkion gastu justifikazioak aurkezteko muga eguna jasotzen da.

-142/2010 FORU AGINDUA, ekainaren 14koa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, "Nafarroa 2010" Nazioarteko Ikastaroan parte hartzeko oinarriak onesten dituena (2010eko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 23koan, argitaratua). Agindu horren 10. oinarriko azken lerroaldean dagozkion gastu justifikazioak aurkezteko muga eguna jasotzen da.

Iragarkiaren kodea: F1020595