158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

403/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Amma Argaray, Amma Mutilva eta Amma Oblatas zahar etxeetako egoiliarrei laguntzeko gutxieneko eta funtsezko zerbitzuak arautzen dituena, deitutako lanuztea dela eta.

2010eko abenduaren 20an, Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko erregistroan sartu ziren hiru idazki, Amma Argaray, Amma Mutilva eta Amma Oblatas enpresetako greba batzordeek izenpetuak, enpresa horietan 2010eko abenduaren 31n eta 2011ko urtarrilaren 5ean eta 6an egun osoko lanuzterako deialdiaren berri emanez.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan lanuztea egiteko onartzen den eskubidearekin batera, gizartearen oinarrizko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeak jarri behar dira, Konstituzioak berak dioen bezala. Konstituzioari buruzko jurisprudentziak behin eta berriro adierazi duenez, gutxieneko zerbitzu horiek ezartzerakoan proportzionaltasun eta arrazionaltasun printzipioak hartuko dira kontuan eta horretarako arrazoiak eman beharko dira.

Zahar etxeak ezin dira eskutik utzi, horrek bertan bizi diren pertsonen zaintzan, osasunean eta bizitzan ondorio larriak eraginen bailituzke.

Zahar etxe horiek beren instalazioetan zaindu eta lagundu beharreko pertsonak hartzen dituzte, barnetegi araubidean. Pertsona horiek zainketa pertsonala behar dute beren oinarrizko beharretarako, hori gabe kalte larriak izaten ahal baitituzte osasunean.

Lanuzterako deialdia dela eta, zahar etxe horietako laguntza zerbitzua ezin da osorik eten. Izan ere, gizartearentzako funtsezko zerbitzua da, eta haren hartzaileak adin nagusiko eta mendekotasunen bat duten pertsonak direnez, gorabehera larriak gerta daitezkeela hartu behar da kontuan. Hori horrela, Konstituzio Auzitegiak dioenez, gizarteak ezinbesteko prestazioetarako duen eskubidea lanuzterako eskubidearen gainetik dago, eta funtsean agintari publikoek babestu behar dituzte gizartearen zati batek ezinbestean behar dituen zerbitzuak.

Beraz, Konstituzioak lanuzterako aitortzen duen eskubidea errespetatu eta herritar horiei ongizate pertsonala bermatzen dieten gutxieneko zerbitzuak ezarri behar dira, Espainiako Konstituzioaren 28., 49. eta 50. artikuluek agintari publikoei ezartzen dizkieten eginbeharrak betez.

Funtsezkotzat jotzen diren zerbitzuak zein diren erabakitzeko eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko neurriak hartzeko eskumena berea du gobernuko agintaritzak, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu honetan, Foru Komunitateak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 58.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Gutxieneko zerbitzuak ezartzeko, egoiliarrek lanuzte egunetan jaso behar dituzten zerbitzuak eta laguntza hartu dira aintzat; orobat, zahar etxe bakoitzeko egoiliarrak zenbateraino diren gai beren kasa baliatzeko, egoitzotan egiten diren jarduerak, langileek esleituta dituzten eginkizunak, egoiliarrek hartzen dituzten zerbitzuak eta lanuzterako deia jaso duten zahar etxeetako egitura arkitektonikoa.

Zahar etxeetako egoiliarrak beren buruaz baliatzeko duten gaitasunari buruz, Nafarroako Mendekotasun Agentziak egindako azken azterlanaren arabera, Amma Mutilva zahar etxeko egoiliarren %69 inguruk mendekotasun handia du (Mendekotasun Handia edo Mendekotasun Larriko II. maila), %24k mendekotasun ertaina eta %7k soilik ez du mendekotasunik. Amma Oblatas zahar etxean, berriz, egoiliarren %80 inguruk mendekotasun handia du, %13k mendekotasun ertaina eta %7k ez du mendekotasunik. Amma Argaray zahar etxean, azkenik, egoiliarren %35 inguruk mendekotasun handia du, %25ek mendekotasun ertaina eta %40k ez du mendekotasunik.

Zahar etxeetako egituren ezaugarriei dagokienez, Amma Mutilvak 3 solairu ditu, Amma Oblatasek ere 3 eta Amma Argarayk 4.

Farmazia zerbitzua Amma Oblatasen dago.

Horrenbestez, kontuan hartuta Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan xedatutakoa, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluko 2. lerroaldea eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 58.b) artikulua, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehendabizikoa.-Lehen aipatu Amma Argaray, Amma Mutilva eta Amma Oblatas zahar etxeetan, 2010eko abenduaren 31n eta 2011ko urtarrilaren 5ean eta 6an, egun osorako dei egindako lanuztea gutxieneko zerbitzu funtsezkoak errespetatuz eginen da. Hona zein diren:

a) Zaharren zaintzaileentzat: %90, mendekotasun handiko pertsonak dauden solairuetan, %85, mendekotasun ertainekoak daudenetan, %80, mendekotasunik gabeak daudenetan, goizez eta arratsaldez. Solairu batean mendekotasun maila ezberdineko pertsonak badira, mailarik handiena hartuko da aintzat. Zuzeneko arretako langile bat egonen da gutxienez solairu bakoitzeko. Ehuneko honenbestekoari dagokion langile kopurua biribildu eginen da.

SOLAIRUA

GOIZEKO TXANDA

ARRATSALDEKO TXANDA

GAUEKO TXANDA

SOLAIRUKO MENDEKOTASUNA

PORTZENTAJEAREN APLIKAZIOA

GUTXIENEKO ZERBITZUAK

GOIZEZ

GUTXIENEKO ZERBITZUAK

ARRATSALDEZ

GUTXIENEKO ZERBITZUAK

GAUEZ

Amma Mutilva

1. solairua

8

6

1

Mendekotasun handia

%90

7

5

1

2. solairua

8

6

1

Mendekotasun handia

%90

7

5

1

3. solairua

8

6

1

Mendekotasun handia

%90

7

5

1

Amma Oblatas

1. solairua

8

6

1

Mendekotasun handia

%90

7

5

1

2. solairua

9

7

1

Mendekotasun handia

%90

8

6

1

3. solairua

4

4

1

Mendekotasun handia

%90

4

4

1

Amma Argaray

1. solairua

7

6

1

Mendekotasun handia

%90

6

5

1

2. solairua

6

4

1

Mendekotasun handia

%90

5

4

1

3. solairua

2

2

1

Mendekotasun ertaina

%85

2

2

1

4. solairua

2

1

0

Mendekotasunik ez

%80

2

1

0

b) Erizainak; bat mendekotasun ertaineko edo handiko egoiliarren solairu bakoitzean, goizez eta arratsaldez, eta erizain bat zahar etxe osoan, gaueko txandan.

c) Sendagileak; guardiako bat zahar etxe osoan.

d) Sukaldea; 2 langile goizez eta bat arratsaldez.

e) Garbiketa; garbitzaile bat solairu bakoitzean goizez eta 2 zahar etxe osoan arratsaldez.

f) Etxezainak; bat goizez eta arratsaldez.

g) Farmazia; %50 goizez eta arratsaldez Amma Oblatas zahar etxean.

Bigarrena.-Aurreko atalean aipatutako funtsezko zerbitzuak zahar etxeko erabiltzaileak zaindu ohi dituzten gutxieneko zerbitzuetako langileek eginen dituzte.

Hirugarrena.-Lehenengo atalean aipatzen diren gutxieneko zerbitzuak egiteko hautatzen diren langileek zerbitzurik egin ezik edo zerbitzua edonola ere aldatzea legez kanpokotzat joko da ondorio guztietarako, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoarekin bat. Betetzen ez dutenek edo araua hausten dutenek erantzun egin beharko dute.

Laugarrena.-Aurreko artikuluetan xedatutakoak ez die inolako mugarik jarriko lanuztea arautzen duen legeriak langileentzako onartzen dituen eskubideei.

Bosgarrena.-Foru agindu hau Amma Argaray, Amma Mutilva eta Amma Oblatas zahar etxeetako lanuzte batzordeei jakinaraztea, helbide hau baitute deietarako eta jakinarazpenetarako: Iturralde y Suit zk.g. (ELA sindikatu konfederazioa).

Seigarrena.-Foru agindu hau igortzea Amma Argaray, Amma Mutilva eta Amma Oblatas zahar etxeetako zuzendaritzei, eta Elena Barrio Pliego andreari, Amma Nafarroa taldearen ordezkaria baita (helbidea: Orkoien, Nafarroa).

Zazpigarrena.-Ondorioak jakinarazten denetik bertatik izanen baditu ere, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Zortzigarrena.-Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2010eko abenduaren 23an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F1021354