1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
72/2010 FORU AGINDUA, azaroaren 12koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, Begoña Urdangarín Jiménez andrea Administrazio Aferetarako Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatiak ezartzen du bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Begoña Urdangarín Jiménez andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Administrazio Aferetarako Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.
2. Foru agindu hau igortzea interesdunari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2010eko azaroaren 12an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.
Iragarkiaren kodea: F1019177