1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Asociación Profesional de Expertos en Ciencias Forenses (APECF) izeneko elkargoaren estatutuak.
Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2010eko azaroaren 25eko 13:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: "Asociación Profesional de Expertos en Ciencias Forenses (APECF)". Erakunde horrek Nafarroan dihardu, eta dagokion eremu profesionalak arlo horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten langileak biltzen ditu.
Alberto Luna Vasco eta Javier Górriz Salamanca jaunak dira eraketa aktaren lehen bi sinatzaileak.
Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hamar eguneko epean.
Iruñean, 2010eko abenduaren 2an.-Laneko zuzendari nagusia, Javier Zubicoa León.
Iragarkiaren kodea: F1019999