153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 178/2010 demanda

Laneko istripuetarako FREMAP mutualitateak eta ENF. P.S.S.k eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, S.C. Cerdán Cerdán Adolfo y León Alfaro Rosario (Bardesol, S.C.) enpresaren, Milka Hristova Minkovaren, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren aurka epaitegi honetan bideratu den 178/2010 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut laneko istripuetarako Fremap mutualitateak eta ENF. P.S.S.k S.C. Cerdán Cerdán Adolfo y León Alfaro Rosario (Bardesol, S.C.) enpresaren, Milka Hristova Minkovaren, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren aurka jarritako demanda. Demandatutako enpresa, S.C. Cerdán Cerdán Adolfo y León Alfaro Rosario (Bardesol, S.C.), zuzeneko erantzule gisa, Fremap mutualitateari 5.930,54 euro ordaintzera kondenatzen dut, eta deklarazio horri men egitera kondenatzen ditut Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala, enpresa demandatuaren kaudimenik ezean erantzule subsidiarioa baita, eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra; eta absolbitu egiten dut demandatutako langilea, Milka Hristova Minkova.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, 4148 0000 65 0178 10 espedientearen erreferentziarekin, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, banku eta kontu beretan baina aparteko eragiketa batean eta 4148 0000 67 0178 10 zenbakia aipatuz, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030.1846.42.0005001274 kontura eginen da transferentzia, eta goian aipatu erreferentziak jarriko dira kontzeptu gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Milka Hristova Minkovari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko azaroaren 19an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1019615