4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 171/2010 prozedura
Lourdes García Ruizek, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: Antonio del Burgo Aldayak eskaturik, Mensajeros del Reyno Sociedad Limitada enpresaren aurka, kontratuaren amaiera dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 171/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Antonio del Burgo Aldayak eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Mensajeros del Reyno Sociedad Limitadaren aurka, 2.489,40 euroko printzipala ordain dezan, gehi 149,36 euroko interesak eta 248,94 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.
Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, betearazpenpeko enpresaren kaudimengabezia deklaratu baita, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua.
Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar egun balioduneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.
Eta Mensajeros del Reyno Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2010eko azaroaren 25ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1019706