153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 180/2010 prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak eskaturik, Servicios y Arrastres Maravillas Sociedad Limitada enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000180/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Servicios y Arrastres Maravillas Sociedad Limitadaren aurka, 99,64 euroko printzipala ordain dezan, gehi 5,97 euroko interesak eta 9,96 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan azken bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Eman bekie entzunaldia Soldatak Bermatzeko Funtsari eta alderdi betearazleari, atxikitzeko moduko ondasun gehiago izendatzeko aukera izan dezaten hamar eguneko epean. Ohartaraziko zaie, orobat, hala egin ezik behin-behineko kaudimengabeziaren autoa emanen dela betearazpen honetan.

Eta Servicios y Arrastres Maravillas Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko azaroaren 22an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1019505