153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 173/2010 demanda

Abdelhak Mejdoubi Kaidarik eskaturik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Olcar Reformas S.L.ren, Fremap mutualitatearen, Montajes Proyectos y Señalizaciones S.L.ren eta Asepeyo mutualitatearen aurka, laneko istripuetarako gizarte segurantza dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari den 0000173/2010 demanda-prozeduraren barnean, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Ezesten dut Abdelhak Mejdoubi Kaidarik Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Gizarte Segurantzako lan istripu eta lanbide gaixotasunetarako Fremap eta Asepeyo mutualitateen eta Olcar Reformas S.L. eta Montajes Proyectos y Señalizaciones S.L. enpresen aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, demandatuak absolbitu egiten ditut demanda idazkian egikaritutako uzietatik.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada. Legelariak ordezkari lanak ere eginen ditu, non eta hark ez duen propio ordezkari bat izendatzen.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Olcar Reformas S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko azaroaren 25ean.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1019730