153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua

Iruñean, 2010eko azaroaren 12an.

Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

Francisca Josefa Pérez Hernández andreak eskaturik, behin-behineko neurrien gaineko 1242/2010 auziaren autoak bideratu dira Guadalupe García Pérez andrearen eta Juan Carlos Borja Macias jaunaren aurka (non diren jakiterik ez dago). Auto horietan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Juan Carlos Borja Macias jaunari zitazioa egiten zaio, 2011ko otsailaren 21eko goizeko bederatzi eta erdietan epaitegi honetako judizio-aretoan ager dadin, erabaki den agerraldian parte hartzeko. Legezko ohartarazpenak egiten zaizkio:

1.-Abokatuak lagunduta eta prokuradoreak ordezkatuta agertu behar du. Ofiziozkoak eskatu nahi baditu, horretarako tramiteak egin beharko ditu Abokatuen Elkargoan, agerraldiaren eguna baino hamar egun lehenago, gutxienez.

2.-Baliatu nahi dituzten frogak ekarri behar dituzte.

3.-Berek ezin aurkeztu duten pertsonaren batek alderdi edo lekuko gisa deklaratu dezan nahi badute, nor den adierazi behar dute zitazio honen ondoko hiru eguneko epean, auzitegiak pertsona hori zitatu dezan, eta zitaziorako behar diren datuak eta inguruabarrak jakinarazi behar dizkiote auzitegiari.

4.-Ezkontide batek ekitaldira huts egiten badu bidezko arrazoirik gabe, onartutzat jo ahal izanen dira beste alderdiak, ekitaldira agertuta, ondarearen gaineko behin-behineko neurriak eskatzeko oinarri gisa alegatzen dituen egitateak.

Eta Juan Carlos Borja Macias jauna legezko eran zitatzeko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Iruñean, 2010eko azaroaren 12an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1019502