153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua

María Ángeles Ederra Sanzek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkariak,

Aditzera ematen dut: 128/2005 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman zen eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

"000432/2006 epaia.

Lehendakaria: Ignacio Merino Zalba jauna.-Magistratuak.-Juan Alberto Fernández Fernández jauna.-Francisco Javier Pueyo Calleja jauna.

Iruñean, 2006ko ekainaren 8an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, 128/2005 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Errekurtso hori Nafarroako Gobernuak 2004ko abenduaren 13an hartutako erabaki baten aurka aurkeztu zen, zeinak ezetsi egin baitzuen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko kontseilariak abuztuaren 23an emandako 796/2004 Foru Aginduaren aurka gora jotzeko jarritako errekurtsoa. Foru agindu horrek behin betiko onetsi zuen Erroibarko Udal Plana Aurizberriko UE.1 unitatean aldatzeko espedientea. Alderdi hauek aritu dira: errekurtsogileak, Juan Cebrian Zugarramurdi jauna eta Aurora Villanueva Martínez andrea, Arricivita Oses prokuradore andreak ordezkatuta eta Iruretagoyena Aldaz legelari jaunak zuzenduta; demandatua, Nafarroako Gobernua, bere aholkulari juridiko-legelaria ordezkari eta zuzendari duela; eta demandatukidea, Erroibarko Udala, Martínez Chueca prokuradore andreak ordezkatuta eta Nagore Sorabilla legelari jaunak zuzenduta.

Epaitza:

Baiesten dugu Juan Cebrian Zugarramurdi jaunak eta Aurora Villanueva Martínez andreak Nafarroako Gobernuaren 2004ko abenduaren 13ko Erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa. Erabaki horrek gora jotzeko errekurtso bat ezetsi zuen, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko kontseilariak abuztuaren 23an emandako 796/2004 Foru Aginduaren aurkakoa, hau da, Erroibarko Udal Plana Aurizberriko UE.1 unitatean aldatzeko espedientea behin betiko onestearen aurkakoa.

Errekurritutako xedapena deuseztatu egiten dugu, antolamendu juridikoaren kontrakoa izateagatik. Ez dugu kosturik ezartzen.

Eman bedi epai hau aditzera Jurisdikzioari buruzko Legearen 72.2 artikuluan adierazitako moduan, irmo bihurtzen denean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu (epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie). Epaiaren kontra kasazio-errekurtsoa jar daiteke Sala honi berari zuzendua, hamar eguneko epean".

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko azaroaren 23an.-Salako idazkaria, María Angeles Ederra Sanz.

Iragarkiaren kodea: J1019503