153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2011rako ordenantza eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2010eko azaroaren 23an egindako bilkura berezian erabaki zuen:

1.-Ondokoei hasierako onespena ematea:

a) Ordenantza fiskal orokorra.

b) Ordenantza fiskala, Hiri hondakin solidoen bilketa, tratamendua eta ustiapena edo deuseztatzea eta zerbitzu horrek eskaintzen dituen gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena eta 2011rako tasak aldatzea.

c) Ordenantza fiskala, Arbizuko zabortegian industrietako hondakin isurtzeagatik prezio publikoen arautzen duena

d) Ordenantza fiskala, Agiriak eman eta tramitatzeko 2011rako tasak arautzen dituena.

e) Sakanak antolatutako hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte ikastaro eta jardueretarako sarrera, inskripzio edo matrikuletako 2011rako prezio publikoak erregulatzen dituen araua.

f) Ordenantza fiskala, ur edangarriaren horniduraren eta harekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren 2011rako tasak/prezio publikoak arautzen dituena.

2.-Espedientea jendaurrean paratzea hogeita hamar eguneko epean auzotar eta interesdunek aztertu eta bidezko jotzen dituzten alegazio eta oharrak aurkez ditzaten.

Lakuntzan, 2010eko azaroaren 25an.-Lehendakaria, Miguel Angel Zubiria Galartza.

Iragarkiaren kodea: L1019712