153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2011ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duten udal ordainarazpenen tasak eta ordenantza fiskalak.
Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2010eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2011ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten diru-sarreren arauketa, zerga-tasak, tasak, prezio publikoak etab. bitartekoak direla.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea Udal Idazkaritzan eta iragarki oholean aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko dira aurreikusitako diru-sarrerak, eta haien testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ribaforadan, 2010eko abenduaren 2an.-Alkate udalburua, María Nuria Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1020000