153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udal Plana U.I. XI-Biritxitu unitateko A-2
eremuan aldatzeko agiriaren testu arau-emailea.
Urriaren 29ko 188/2010 Foru Aginduak onetsia

Iruñeko Udalak, 2010eko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 19-NOV-10 (9/CU)

Ikusirik espedienteko dokumentazioa, hau erabaki da:

1. Jakintzat hartzea urriaren 29ko 188/2010 Foru Agindua, haren bitartez behin betiko onetsi baita Iruñeko Udal Planeko aldaketa, U.I. XI-Biritxitu unitateko A-2 eremuan, Gestión Ambiental, Viveros y Repoblaciones de Navarra, S.A.k sustatua.

2. Onetsitako hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman bedi.

Iruñean, 2010eko azaroaren 23an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

ERANSKINA

1.-Eremuaren identifikazioa.

IX. unitate integratua.

Izena: A-2.

Azalera (m²): 89.485.

Tokia: 3. poligonoko 1.228 eta 1.261. lurzatiak, Iruñean.

2.-Egiturazko determinazioak.

-Helburu orokorrak.

Nafarroako Gobernuaren mintegien jarduera mantentzea.

Lurzoruak duen nekazaritza ahalmena eta paisaia aldetik duen balioa mantentzea.

-Hirigintzako araubidea.

Lur mota: urbanizaezina.

Kategoria: babestua.

Azpikategoria: natura aldetik ustiatzeko balioa duten lurzoruak.

-Baldintza orokorrak.

Babes arau aplikagarriak: laborantzako balio ertaina.

Finkatu egin dira Nafarroako Gobernuaren mintegien jarduera eta egun diren eraikinak, erantsitako planoan grafiatuak.

Jardueraren finkatzeak bere baitan hartzen ditu mintegiak eta haietan egiten ari diren lan osagarriak, ingurumena zaintzekoak: nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapena; jarduera zientifiko eta zabalkundekoak; suteen aurkako babesari laguntzea.

Handitzeko obrak, bai eta mantentzekoak eta berritzekoak ere baimenduko dira; modernizatzeko eta araudi berrietara egokitzeko bidea emanen da. Finkatutako eraikinen zerbitzura baino ez dauden gaur egungo azpiegiturak ere finkatu eginen dira eta haiek modernizatzeko eta araudi berrietara egokitzeko bidea emanen da, bai eta lurpean jartzea eta trazadurak aldatzea ere. Debeku dira urbanizazio jarduketak.

Eraikuntza berriak baimenduko dira, betiere baimendutako erabilera eta jarduerei lotzen bazaizkie.

-Beste baldintza batzuk:

Hirigintzako araudi orokorrean ezarritakoak.

3.-Determinazio xehakatuak.

-Nafarroako Gobernuaren mintegien jarduerari lotutako eraikin finkatuak eta proposatuak. Motak:

-Eraikuntza iraunkorrak.

-Instalazio desmuntagarriak: berotegiak eta bankadak gogortze eremuetan.

-Eraikinean esku-hartzeko baldintzak.

Hirigintzako araudi orokorrean ezarritakoak.

Nafarroako Gobernuaren mintegien jarduerarako berariazko determinazio hauek ezarri dira:

1) Mantentze eta zaharberritze lanak: zuzeneko jarduketa. Baimentzen diren jarduerak dira.

2) Handitzea, ordeztea eta eraikuntza berria: zuzeneko jarduketa. Baimentzen diren jarduerak dira.

a. Lerrokadurak: planoetan grafiatuak.

Grafiatutako lerrokaduratik kanpo gelditzen diren eraikinak finkatu egin dira. Haietan mantentzeko eta berritzeko lanak egin ahalko dira, baina ez handitzekoak. Beste batzuekin ordezkatuz gero, eraikin berriek aipatutako lerrokadurari jarraitu beharko diote.

b. Gehieneko garaierak: Beheko solairua. H ? 4 m.

Debeku da sotoa egitea.

c. Lurzatiaren okupazioa: egungo okupazioa handitu ahalko da eraikuntzako jarduera iraunkorrekin, gehienez ere eremuaren %5.

Instalazio desmuntagarriekin okupazioa handitu ahalko da eremuaren %30 arte, substrato gisa dagoen luzorua erabiltzen badute, edo eremuaren %15 arte, lurzorura substrato berria badakarte.

-Beste baldintza xehakatu batzuk.

Lurzatien itxiturak: bakarra izanen da eremu osorako eta horretarako eraikuntza modu arinak erabiliko dira eta luzera osoan landarezko osagarria izanen dute.

Mantendu eginen da Miluzeko bidearen ertzeko zuhaitzen lerroa, eremuaren ekialdeko mugan, Udal Plan Orokorreko Ondare Naturalaren Katalogoan babestutako zuhaitz lerroa baita.

Egiten diren jarduketek egiturazko neurriak hartu beharko dituzte pertsona eta ondasunetan sor dezaketen kalteen arriskua txikitzeko, hala nola beheko solairuaren kota goititzea, 100 urtean behingo uraldia saihesteko.

Iragarkiaren kodea: L1019600