153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2011ko ekitaldiko karga-tasak. Behin betiko onespena

Elizagorriko Udalak, 2010eko irailaren 15ean, onetsi egin zituen 2011. urteko karga-tasak. Espedientea jendaurrean egon zen, 2010eko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 22an, eta toki entitate honen iragarki oholean argitaratu ondotik. Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Argitara ematen da 2011. urteko karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,00.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: bilketarako indizea: 1,2, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak onetsi zituen JEZaren tarifetan aipatzen diren kuotei aplikatu beharrekoa.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: balioaren igoera zehazteko ehunekoa: %2,2 aldi guztietan. Kuota zehazteko karga-tasa: %16.

Elizagorrian, 2010eko abenduaren 1ean.-Alkatea, Ignacio Mangado López.

Iragarkiaren kodea: L1019882