2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
Aldaketa xehekatua. Hasierako onespena
Lakuntzako Udalak, 2010eko azaroaren 25ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Lakuntzako Plangintzako Arau Subsidiarioetako aldaketa xehakatua, Eraikuntzako Ordenantzaren 6. eta 29. artikuluen eremuan, Lakuntzako Udalak sustatua.
Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten udal bulegoetan, bertan izanen baitute eskura; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 artikuluak xedatzen duena aplikatuz.
Lakuntzan, 2010eko azaroaren 29an.-Alkatea, José Ramón Garin Lizarraga.
Iragarkiaren kodea: L1019766