153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

77/2010 FORU DEKRETUA, azaroaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide bat izendatzen duena.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 14.3 artikuluak ezartzen du autonomia erkidego bakoitzeko legeak arautuko dituela Gizarte Kontseiluaren osaera eta eginkizunak, baita kontseilukideen izendapena ere. Kontseilukideak kultur, lanbide, ekonomia, lan edo gizarte arloetan izan handia duten pertsonak izanen dira, kasuko unibertsitate-erkidegotik kanpokoak betiere.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 9. artikuluak haren osaera ezartzen du. Kontseilukideen artean Nafarroako gizarte interesak ordezkatzeko hamahiru kide izanen dira. Horietatik bi Nafarroako Foru Komunitatean ordezkari gehien lortu duten sindikatuek proposatuta izendatuko dira.

Unión General de Trabajadores sindikatuak erakunde horrek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluan duen ordezkaria aldatzea proposatu du.

Horiek horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2010eko azaroaren 30ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Coro Gaínza Aznárez andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kidea, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Yolanda Salinas Cancel andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, Nafarroako Unión General de Trabajadores sindikatuaren ordezkari gisa.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2010eko azaroaren 30ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma. Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F1019876